Mondrak jokatuko du igoera promozioa

Goiena Julen Iriondo 2016-05-14 

 

Arrasatearrek 3-2 irabazi zioten Urolari. Lehen zatia 3-0 amaitu ostean, nahikotxo sufritzea tokatu zitzaien Mojategin bai etxeko jokalari bai zaleei. Bergarak 0-1 irabazi zuen Soraluzen, baina mahoneroek Mondrak ez irabaztea behar zuten, Preferenteko ligako bigarren postua eurek lortzeko. Orain beste multzoko bigarrenaren kontra, Sanpedrotarraren kontra jokatu beharko du Mondrak Ohorezko Erregionalera zein igoko den erabakitzeko.

 

1_content

 

Urolaren kontrako neurketa laster jarri zitzaion alde Mondrari. Bigarren minuturako aurretik zen markagailuan. Ezker hegaletik Iker Uribarrenek egindako barneraldian penaltia ikusi zuen epaileak –zalantzazkoa izan da–; Markel Gonzalezek egin zuen gola.

Lehen zatian bikain jokatu zuen etxeko taldeak, intentsitate handiarekin eta baloiarekin trebe, arriskua sortuz. Beste bi gol ere iritsi ziren: hamazazpigarren minutuan dotorea egin zuen Gorka Erañak, espuelaz; 33.ean Erañak berak erdiratu bikain eta Iker Uribarrenek, atzetik etorrita, buruz sarera.

Arratsalde lasaia izango zela zirudien.

Dena galduta –Urolak ere bazuen bigarren izateko aukera, Mondrari irabazita eta Bergarak egiten zuenaren zain–, atsedenaldiaren ostean gora egin zuten horiek; etxekoen intentsitatea ere ez zen lehenengo zatian adinakoa izan.

Eta 61. minutuan iritsi zen kanpokoen lehen gola, ezker hegaletik egindako jokaldi on batean. Handik gutxira, berriz, gako izan zitekeen jokaldia: Urolakoen jaurtiketa batek Jon Zabaletaren eskuan jo zuen, baina epaileak ez zuen ezer adierazi. Kanpokoen minutuak ziren horiek, eta estutasunekoak Mondrarentzat.

Baina urak baretu ziren, eta berriz nolabaiteko lasaitasuna iritsi Mojategira. 89. minutura arte. Atzelariek baloia pasatzen utzi eta kornerretik sarera joan  zen zuzenean. Eta luzapena falta zen; luzapen luzea.

Mondrarentzat zorionez, gol gehiago ez izen izan; zoritxarrez, Iker Uribarren egotzi egin zuen epaileak. Urolako jokalari batekin eztabaida-edo, eta epaileak biak egotzi ditu; gehiegizkoa izan zen , Uribarrenek ez du txartel gorririk ikusteko ezer egin, baina ezingo du Sanpedrotarraren aurkako joaneko partidua jokatu.

Kontuak kontu, azkenean asko sufrituta, baina puntuak etxean geratu dira, eta pozak hartu ditu Mondrako jokalariak eta gaur Mojategiko harmailak bete dituzten zaleak.

 

Golak eta postazune Goienaren eskutik:

http://goiena.eus/arrasate/1463257375983

 

 

http://goiena.eus/debagoiena/1463254878838