Igoerarako aurrerapausoa

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkiak: Jokin Etxebarria eta Mondra; Bideoa: Mondra; 2016/05/22
Joaneko partidan, etxetik kanpo, Pasaian irabazteko kapaz izan ziren atzo Josu Zubiaren mutilak eta orain, datorren zapatuan Mojategin, errematea ematea bakarrik falta zaie.
Ezin izan dira hobeto hasi gauzak Mondrarentzat igoera playoffean. Etxetik kanpo lehen partida eta garaipena. Orain, azken errematea ematea bakarrik falta zaie Josu Zubiaren mutilei, eta hori etxean egiteko aukera edukiko dute, Mojategin, zaleen aurrean, datorren zapatuan 17:00tan.
590_Sanpedrotarra-Mondra2

Atzo, Mondrak Sanpedrotarra baino gehiago izan daitekeela erakutsi zuen. Eta hori etxekoak aurreratu zirela markagailuan. Hitz eginda eta ikasita zegoen lezioa, Pasaiakok oso talde ona dira estrategia jokalditan eta berriz erakutsi zuten, horrelako jokaldi batean aurreratu baitziren markagailuan. Baina mondragoetarrak ez ziren behera etorri eta segituan lortu zuten berdinketa Imanolen gol batekin. Hortik aurrera zuri-moreak nagusi izan ziren. Nagusi, zelaian eta baita harmailetan ere, Arrasatetik 200 pertsonatik gora hurbildu baitziren Trintxerpeko zelaira euren mutilak animatzera, batzuk autobusean (4 guztira) eta beste asko euren kotxetan.

Bigarren zatian etorri zen Arrasatekoen erakustaldia. Jakina zen minutuak aurrera joan ahala etxekoek fisikoki behera egingo zutela eta hori aprobetxatu zuen Mondrak zelaian nagusi izateko. Nagusi bai, baina ezin fidatu, bigarren golik ezin sartu baitzebilen, Mikel Aizpuruaren falta jaurtiketa eder batean apoteosia iritsi zen arte (bideoa behean ikusgai). Eskuadra guztian jarri zuen baloia Aizpuruak eta 1 eta 2koa igoarazi zuen markagailura. Etxekoak behera etorri ziren eta 2nako berdinketa baino 1 eta 3koa gertuago egon zen, baina azkenean gol bateko abantailarekin itzuli ziren Arrasatera.

592_Sanpedrotarra-Mondra1

 

Datorren zapatuan, Sanpedrotarra dena ematera etorri beharko da Mojategira, irabaztea bakarrik ez, 2 eta 0koa eskuratu beharko baitu gutxienez kanporaketan garaipe irten eta igoera lortzeko. Hori, eta urtean zehar egin duenari erreparatuz gero, ondo etorri ahal zaio Mondrari, kontraerasoan min egin baitezake. Hala ere, ezin da bat fidatu. Gauzak pausoka-pausoka egin behar izaten dira. Oraingoz lehen pausoa eman du Mondrak, orain bigarrena eman beharra dauka.

 

 

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6003964&menuId=6552699&onlypath=true