Hiru puntuak ekarri ditu Mondrak Tolosatik

Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: artxiboa / 2016-03-14

Mondrak bide onari eustea lortu du Tolosan eta garaipen erosoa lortu zuen etxeko taldearen kontra. Partidu serioa jokatu zuten Josu Zubiaren mutilek eta lehen zatian egindako lanak bere fruituak eman zuen partidu bukaeran.

0-2 aurreratu zen Mondra lehen zatian, Erañaren bi goleei eskera eta bigarren zatia hasi bezain laister Tolosak 1 eta 2koa jarri zuen markagailuan. Pavonen gol batek behin betiko 1-3koa jarri zuen markagailuan eta hiru puntuak Arrasatera ekartzea lortu zuen talde zuri-moreak.

Josu Zubia entrenatzailea pozik agertu da bere mutilek Tolosan egindako lanarekin, eta jada datorren asteko partida buru-belarri prestatzen hasia da. Zubiaren esanetan“Tolosan lortutako garaipena inportantea izan bada ere, datorren asteko partiduan pentsatzen hasi behar gara”.

Zapatuko “finalari” begira

Arerio zuzena den Ikasberri taldea izango du bisitan Mondrak datorren asteburuan eta entrenatzaile arrasaterrak “Finaltzat” jo du norgehiagoka; “Garaipena eskuratu ezkero sailkapenean arerio zuzen bat urruntzea lortuko genuke” adierazi du Josu Zubiak,“partidu gogorra espero dugu baino Tolosan emandako maila mantentzea lortzen badugu, garaipena erdiestea posiblea izango dugu”.

 

595tolosa

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1880443&menuId=6552699&onlypath=true