Gol bategaitik galdu dute neskek

Iturria: Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/01/18

Mondrako neskek norgehiagoka oso berdindu eta lehiatua jokatu dute jardunaldi honetan Orion. Andoni Ezkurra eta Raquel Modinoren jokalariek ez zuten partidu txarrik jokatu, baina izandako aukerak ez zituzten asmatu eta azkenean, Orioko taldea nagusitu zen 1-0 emaitzarekin.

Kopako 4. jardunaldiak porrota ekarri zien zuri-moreei eta orain, sailkapeneko zuloan dago Mondra, Antigua Luberri taldearekin 3 puntura berdinduta. Oriokok, hain zuzen, Kopa txapelketako lehen 3 puntuak eskuratu ditu azken jardunaldian eta Mondraren aurretik kokatu da 6. postuan.

Arrasatearrek 5. jardunaldian jarriko dituzte orain gogo eta itxaropen guztiak.  Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko du Mondrak, Beti Gazte 4. sailkatuaren kontra. Zuri-moreak sailkapeneko azkenaurreko postuan daude kokatuta 3 punturekin eta Mojategiko neurketa aurrera ateraz gero, aurrera egiteko aukera izango lukete Mondrako neskek.

 

mondraeibar

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=355651&menuId=6552699&onlypath=true