80 haur hezten eta trebatzen aritu da Mondraren Campusa

80 haur hezten eta trebatzen aritu da Mondraren Campusa

Argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko apirilak 1, ostirala

 

Mondra Futbol Klubak hirugarren campusa ospatu egin du aste honetan, Musakola kiroldegian.

Bertan 80 neska-mutiko inguruk parte hartu dute, adinaren araberako 4 taldetan aritu direlarik.

Eurekin batera Mondrako lehen taldeko entrenatzaileak, bigarren entrenatzaileak eta hainbat jokalarik arduradun lanetan jardun dute:

  • Josu Zubia
  • Mikel Aizpurua
  • Jokin Mujika
  • Xabi Arrizabalaga
  • Beñat Corcuera
  • Markel Perez
  • Haritz Ezpeleta
  • Ander Romero

Campusak haurrei futbolaren hainbat ezagutza irakasten dizkie, baina Josu Zubiak azaldu bezala, “futbola neurri batean aitzakia da, eta campusak helburu gehiago izan ditu, futbolaz harago”:

  • Haurrek ondo pasatzea
  • Haurrek elkar ezagutzea
  • Elkarbizitza bat aurrera eramatea
  • Mondra barrutik pixka bat sakonago ezagutzea
  • Emozioak lantzea
  • Talde dinamikak garatzea
  • Baloreak lantzea, esate baterako, errespetua, elkar laguntza,…

“Batzuek honezkero futboleko ezagutza ugari dituzte (Mondraren Futbol Eskolan dabiltza), eta beste batzuk hasiberriak dira, beraz ariketak guztientzako egokitu ditugu”.

Josu Zubiak oso positiboki baloratu du Pazko Asteko campusa: “Iazkoarekin konparatuta, parte-hartzaile kopurua 55etik 80ra igo da”.

Gainera, “pozik gaude ere iazko ume askok aurten ere parte hartu dutelako, eta hori gauzak ondo egiten ari garenaren seinale da. Gainera, hainbeste ume pozik aritzea oso positiboa da”.

Hiru campusetan oinarriturik, Josu Zubiak aurreikusten du uda honetan ere campusa ospatu egingo dutela.

“Bagabiltza poliki-poliki udakoa prestatzen, oraingoa baino campus luzeagoa izango da, eta txangoa ere egin izan dugu. Ea lortzen dugun orain arteko arrakastari eustea”.

 

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=8396274&menuId=6552699&onlypath=true