8-0 Irabazi dio Mondrak Antzuolari

Iturria: Mondraberri ; Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko urtarrilak 16, larunbata

100 ikusle baino gehiago bertaratu dira Mojategira, bigarren itzuliko Mondraren lehen partidua ikustera. Tenperatura nahiko hotza izan da, eta lehen taldeak markagailu elektronikoa estreinatu du. Josu Zubia entrenatzaileak hamaikako hau zelairatu du:

  • Haritz atean
  • Gonzo
  • Uribesalgo
  • Julen
  • Zaba
  • Etxebe
  • Gorka
  • Andoni Aizpurua
  • Uribarren
  • Diaz
  • Korku

Partidua 17. minutuan animatu da, Korkuk izandako gol aukera batekin. Talde zuri-morearen lehen gola Josu Diazek lortu du 22. minutuan, ondo kokatutako jaurtiketa batekin.

Ekipoa erraz iritsi da Antzuolaren ate ingurura, eta Gorka Erañaren jaurtiketa bat 26. minutuan gutxigatik kanpora joan da.

3 minutu geroago bigarren gola: Korner baten ondoren Julen errebote bat baliatu du eta baloia sareratu du.

Antzuola atzean sartuta zegoen, eta Iker Uribarrenek 35. minutuan gol berrira bat lortu du.

Bien bitartean, Haritz Ezpeleta atezainak lan gutxi izan du lehen zatian, eta izandakoa ondo bete du.

Lehen zatiko luzepeneko minutuetan Antzuolarentzat zorigaiztoko jokaldia iritsi da: Imanol del Pozo defentsak gura barik bere atean gola sartu du.

Atsedenera, beraz, Mondra errenta handiarekin iritsi da, partidua ia erabat erabakita utzita.

Bigarren zatian gol festak jarraitu du: Markel Gonzalezek 2 gol egin ditu, Xabi Arrizabalagak beste bat eta Mikel Barberok beste bat. Zaletuen artean zapore ona utzi du partiduak, eta kolpe latza antzuolarrei, animo Antzuola!

Garaipen honi esker, talde zuri-moreak bigarren postuan jarraitzen du, Amaikak-Bati jarraika. Datorren jardunaldian Lagun-Onak taldearekin neurtuko ditu indarrak.

 

590.Mondra-Antzuola.15-16.Izkin

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=701387&menuId=6552699