Leintz Arizmendi nesken futbol taldea sortu da

Leintz Arizmendi nesken futbol taldea sortu da

Mondra, UDA eta Arizmendi taldeak batu egingo dira proiektu berri bat sortu eta emakumezkoen futbolari bultzada emateko: Leintz Arizmendi. Euskal Ligan jokatuko du talde nagusiak, eta kategoria txikietan beste bi talde izango dituzte.

Aurten Ibarrako eta Mojategiko berdeguneetan gertatu denak ez du erakutsi benetan bi talde horietako errealitatea. Arizmendi UDAko neskek Euskal Ligara igotzea lortu dute. Eta Mondrako neskek Gipuzkoako Kopa irabazi dute: “Baina bi taldeetan egoera berdintsua izan dute, jokalari faltan ibili dira, nahiko justu denboraldiari aurre egiteko, eta, ikusten dugunez, datozen urteotan egoera ez da askorik aldatuko. Neska gutxi ditugu gure taldeetan, hori da egia, eta, aurrera egin gura badugu, klubak batzea da irtenbide onena”, adierazi du Arizmendiko koordinatzaile Urtzi Amianok.

www.goiena.eus