TXELISen OROIMENEZKO TORNEOA

Urtero legez, aurten ere, Mondragon CF taldeak Jose Luis Ibarguen, Txelis, omenduko du. Txelis, Mondrako jokalari izateaz gain, zuzendaritzako kide, laguntzaile eta formazio eta behe mailako taldeetan entrenatzaile aritutakoa zen.
Txelis, bere izaera adeitsu eta hurbilagatik eta bere laguntzeko prestutasunagatik,  pertsona oso maitatua izan zen.
Bere motibazio gorena Mondragon CF taldeko haur eta gazteen formazioan eta parte hartzean eragitea zen.
Aurtengo torneoa Abenduaren 27an jokatuko da Mojategin eta 24 taldek hartuko dute parte goiz eta arratsaldeko jardunean.
4 taldez osatutako 6 multzo osatuko dira eta multzo bakoitzetik lehen bi klasifikatuek eta hirugarren postuan klasifikatutako 4 hoberenek egingo dute aurrera hurrengo fasera.
Bazkaria 13:30etan izango da eta ondoren kanporaketa sistema jarraituz jokatuko den arratsaldeko saioari ekingo zaio.
Aurten parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira:
Mondra C.F (2 talde) , Real Sociedad, UDA (2 talde), Bergara, Zumaiako, Amaika Bat, Behobia, Lagun Onak, Aloña Mendi, Elgoibar, Zarautz, Hernani, Pasaia, Urki, Urola, Beti Ona, Bermeo, Gernika, Iurretako, Amorebieta.
9TorneoTxelisKartela