Mondra 0 Zeztoa 0

Iturria: Mondraberri, Koldo Carrillo- 2012/12/19

Pena handia da sentsazio nagusia Mondra taldean gaur, zapatua, Zestoaren kontra Mojategin jokatutako partiduaren ostean. Josu Zubia entrenatzaileak azaldu digunez, etxeko taldea jaun eta jabe izan da norgehiagokan eta neurketaren kontrol osoa izateaz gain, gola sartzeko aukera ugari izan dituzte etxekoek. Hala ere, arrasatearrek ez dute asmatu markagailuan aurrea hartzen eta azkenean, 0-0ko berdinketarekin, puntu bakarra gehitu du Mondrak.

Zubiaren arabera, bere mutilek denboraldiko partidurik onenetarikoa jokatu dute gaurkoan eta arerioak ez du arriskurik erakutsi inongo momentuan. Are gehiago, zestoarrek ez dute gol aukera bakar bat izan neurketaren 90 minutuetan. Hala ere, zuri-moreak ez dira gai izan golik sartzeko eta orain, hain beharrezkoa duten atsedena hartuko dute talde teknikoak zein jokalariek.

mondrazestoa