Liderra hartuko du gaur Mondrak

Goiena – Jokin Bereziartua 2017/12/06

Lider moduan datorren Ordiziaren bisita izango du Mondrak gaur, abenduak 6, Mojategin (19:30). Partidu zaila izango dela ez dago zalantzarik, baina Jorge Davilaren mutilek badakite zer den denboraldi honetan liderra menderatzea; Bergararen etxean 0-1 irabazi zuten duela bi jardunaldi. Bestalde, sarreran bildutako diru guztia Gurutze Gorriaren jostailu berriak banatzeko kanpainara bideratuko da.

Izan ere, Debagoienean 256 ume daude jostailu berrien beharrean. Hala, Mondrak erabaki du kanpaina horrekin bat egin eta gaur sarreran bildutako diru guztia horretara bideratzea: “Jostailu berri batekin datorrenak ez du sarrera ordaindu beharko”, gaineratu dute Mondrako arduradunek.