Leintz Arizmendi 4 – 2 Leioako Emakumeak

Leintz Arizmendi 4 – 2 Leioako Emakumeak

Leintz-Arizmendik 4 gol egin dizkio Leioako Emakumeak taldeari

Mondraberri –  Marijo Simon. 2018/03/17

Lehen zati paregabea egin du etxeko taldeak. Jokoa bere menpe izan du denbora guztian, eta honen ondorioz, 15. minutuan lehen gola heldu da. Lore Etxandia izan da golegilea. Berehala heldu da ere Arizmendi Leintzen bigarren gola, kasu honetan Ane San Vicentek sartu du 20. minutuan.

Primeran jokatu dute erasoan bailarako neskek lehen zatian, eta 3. gol bat egiteko denbora izan dute. Lorek berriz ere gola egin du 33. minutuan. 3-0 emaitzarekin  heldu da atsedenaldia.

Bigarren zatian berriz, Arizmendi Leintzek erritmoa jaitsi du, eta Leioako Emakumeak taldeak aprobetxatu du markagailuan gerturatzeko. 2 minututan kanpoko taldeak bi gol egin ditu. Hala ere, Esti Loitiren neskek ez dute amorerik eman, eta 64. minutuan Lorek 4. gola egin du etxeko taldearentzat. Garaipen garrantzitsua lortu dutena bailarako neskek.

www.mondraberri.com