Komunikatu Ofiziala : Nesken atzeratutako partidua Apirilaren 2-3an jokatuko da

Komunikatu Ofiziala : Nesken atzeratutako partidua Apirilaren 2-3an jokatuko da

Iturria: Mondraberri

Atzeratutako partidua Apirilaren 2-3an jokatuko da

Joan zen asteburuan elurraren ondorioz atzeratutako partidua Apirilaren 2an edo 3an jokatuko dela jakin izan du Mondraberrik. Oreretako Touring-en aurkako partidua bertan behera utzi zuen arbitroak, 15 minuturen bueltan, joan zen domekan.
Mondrak baliozko garaipena lortu zuen zapatuan Legazpin. Andoni Ezkurraren neskek 0-1 irabazi zioten Ilintxa liderrari, Marta Ugartek, falta baten ondorioz, 25.minutuan sartutako golari esker. Partida bikaina burutu zuen talde zuri-moreak Legazpin eta garaipen inportatea eskuratzea lortu zuten.
Oso pozik agertu da Andoni Ezkurra entrenatzailea bere taldeak lortutako emaitzarekin eta emandako irudiarekin. Azken bi asteburuetako geldialdiak ez du apenas eraginik izan taldearen dinamikan zein jokoan eta neskek “amorruz eta intentsiatez jokatu zutela” nabarmendu du entrenatzaileak. Mondrak partidu serioa planteatu zion liderrari eta 90 minututan nagusi izan ziren zelaiaren gaineran,eta “partidua momentu oro kontrolpean eduki zutela” esan du Ezkurrak.
Garaipen honekin, aurreko postuak eskuratzeko lehian murgildurik jarraitzen du taldea eta datorren asteburuan mondrako neskek Orio taldea hartuko dute Mojategin . Garaipena lortu ezkero “goiko postuei ilusioz begiratzea posiblea izango dela” uste du Ezkurrak.
595ilintxa