Ihes egin ezin dezaketen 3 puntu

Testua:Jokin Etxebarria; Argazkiak: Mondraberri; 2016/04/28

 

Azken aurreko sailkatua hartuko du Mondrak Mojategin larunbatean, dagoeneko ezer jokoan ez daukan Usurbil. Josu Zubiarenek ordea asko dute jokoan, eta garaipenak ezin du ihes egin Arrasatetik. Neskek Kopa Txapelketako final-laurdenak hasiko dituzte domekan 12:00tan Mojategin.

Bidea pausoz pauso egiten dela esan ohi da eta Mondrak ere igoera pausoz pauso bilatu beharra dauka. Horregatik, hurrengo partidan bakarrik pentsatu beharra dauka. Jokalariek jakin badakite gelditzen zaizkien 3 partidetan euren lana burutzen badute, igoera playoffak jokatuko dituztela. Baina hiru pauso bakarrean ematea ez da ona, ez da sanoa eta horregatik Josu Zubiarenek Usurbilen aurkako partidan bakarrik dute burua. Partida hori irabazi eta gero hasiko dira gainontzeko emaitzek lagundu dioten ikusten edota arerioek estutzen jarraitzen duten sumatzen. Usurbilek ezer gutxi dauka jokoan, 12 puntu besteri eskuratu ez duen taldea azken bigarren sailkatu izanik, jaitsita dago dagoeneko. Beraz, partida aproposa izan daiteke balio handia duten 3 puntuak lortzeko, baina jakinda horiek gauzak ondo eginez gero bakarrik iritsiko direla.

 

591_Mondra1

 

Aurreko astean 3 eta 1eko garaipenarekin liga erregularra amaitu eta gero, igande honetan 12tan, Mojategin, Kopako final-laurdenei hasiera emango diete Mondrako neskek. Liga erregularra hirugarren postuan amaitu dute Andoni Ezkurraren neskek eta horrek partida garrantzitsu hau etxean jokatzeko aukera eman die. Aurkaria Antigua Luberri izango da eta liga erregularrean etxean garaipena lortu bazuten (1-0), kanpoan egundoko jipoia (5-1) jaso zuten arrasatearrek. beraz, ez dirudi partida erraza izango denik final-erdietarako txartela lortzeko bidean.

 

591_Mondra

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4414217&menuId=6552699&onlypath=true