Garaipenaren bila Mondrako neska eta mutilek

Garaipenaren bila Mondrako neska eta mutilek

Iturria: Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/01/28-29

Mutilek etxean jokatuko du jardunaldi honetan eta aukera ona izango da beste 3 puntu batu eta Amaikak Bat liderrarengandik ahalik eta gertuen mantentzeko. Zuri-moreek Beasain 9. sailkatuaren kontra jokatuko dute zapatu honetan, arratsaldeko 16:30etan, eta lehen postua lortzeko borrokan, garaipenaren bila irtengo dira berdegunera.

Jardunaldi honetako arerioa gorabeheratsu dabil azken jardunaldietan eta arrasatearrak egoera hori aprobetxatzen saiatuko dira zapatuko neurketan. Gainera, Mondra emaitza onak ateratzen ari da etxeko partiduetan eta momentuotan, bigarren postuan kokatuta dago Amaikak Bat taldearen itzalera.

Pasa den jardunaldiko estropezuak eta Amaikak Bat taldearen garaipenak, 8 puntuko aldea ireki du talde bien artean, baina zuri-moreei irabazten eta puntuak batzen jarraitzea besterik ez zaie geratzen. Debarren eta zuri-moreen arteko lehiaz gainera, Urola ere hor da, hirugarren postuan arrasatearrengandik 3 puntura, eta igoeragatik borrokatzeko gogoz.

 

595.1.beasain

 

Neskek aldiz azken jardunaldiko garaipenari esker, sailkapen taulako 4. postura egin dute jauzi Mondrako neskek eta hauen egoerak dezente egin du hobera. Hala ere, Beti Gazte eta Orioko taldeak zuri-moreen atzetik izan arren, hiru taldeak daude 6 punturekin berdinduta. Jardunaldi honetan, puntuak batzeko aukera izango dute arrasatearrek, izan ere, etxean errepikatuko dute partidua. Hernaniren kontrako neurketa zapatuan izango da, arratsaldeko 18:30etan.

6. jardunaldi honetako Mondraren arerioa Hernani izango da, azkenaurreko sailkatua 5 punturekin. Ikusi daitekeenez, puntu bakarreko aldea dago talde bien artean eta horrek esan gura du oso estu dagoela sailkapen taula beheko postuetan. Antigua azken sailkatuak, hain zuzen, 3 puntu ditu.

Zuri-moreen arerio zuzen nagusiak Beti Gazte eta Orioko dira. Jardunaldi honetan, lehenek etxean jokatuko dute Amara Berri 3. sailkatuaren kontra eta oriotarrek, ostera, azken sailkatua jasoko dute etxean.

Gauzak halaxe, beheko postuetako lehia ikusita eta Mondrako neskek etxean jokatuko dutela kontuan hartuta, oso komenigarria litzateke zuri-moreentzat etxean garaipena lortzea eta modu honetan, estutasunak ekiditea.

 

595.3.mutriku

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9761910&menuId=6552699&onlypath=true

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3164078&menuId=6552699&onlypath=true