11.Futbol Campus-a

Mondra Futbol Taldeak, 11.Futbol Campus-a antolatuko du hurrengo Paskua asterako, apirilak14tik apirilak 17ra. 4 jardunalditan banatuko da, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00etara. 9etatik 9:30 etara zaintza zerbitzua egongo da, kostu txiki batekin.

Futbolaz gain, ekintza desberdinak egingo ditugu, Mojategi futbol zelaian eta Arrasateko polikiroldegian. Horrez gain, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun baloreak landuko ditugu ekintza horietan, baita Adimen Emozionala jolasaren bitartez. Lana taldeka antolatuko da,titulu nazionala zein 2.mailakoa duten entrenatzaile eta hezkuntzan adituak diren begiraleez lagundurik. Campus-aren prezioa 70€koa izango da, 4 jardunaldiak eta kamiseta barne, norbaitek 2.anai arrebaren bat apuntatuz gero, %20 eko deskontua egingo zaio 2.ari.

Zeintzuk dira Futbol Campus-aren helburuak?

  • Jokalari bakoitzaren ezaugarriak hobetzea
  • Banakako eta taldeko lana
  • Talde txikietan lan egitea
  • Banakako eta taldeko teknikaren hobekuntza
  • Oinarrizko taktika irakastea
  • Umeari baloreak sustatzea
  • Adimen Emozionalaren hobekuntza.

Hau guztia, ondo pasatzeko asmoarekin, adiskidetasunez bizikidetzako oinarriak ikasteko helburuarekin. Futbola, taldeko kirola da, baina bestearekiko elkartasuna eta errespetua norberean hasi behar da.

Interesa baduzu, apunta zaitez hurrengo inprimakian Martxoak 20a baino lehen.

Plaza mugatuak daude.

Izen emateko formularioa