Mondra goiko postuetan dago eta Ilintxa behekoetan, baina atzoko partidua “esperotakoa baino zailagoa izan zen”, adierazi du Josu Zubia entrentzaileak.
Izan ere, legazpiarrek oso indartsu hasi zuten partidua, eta “gu atzean ez ginen sendo ibili, erasoan hobeto aritu ginen”.
Etxeko taldeak baloi bat langara bidali zuen, baina “guk garaipenean sinisten jarraitu genuen” eta hala 80. minutu inguruan Mikel Barberok gola sartu zuen talde zuri-morearentzat.
“Aurreko denboraldian berdina gertatu zen: Barbero zelairatu genuen eta berak sartu zuen garaipenaren gola”.
Zentzu horretan, Josu Zubiak azpimarratu du atzoko partiduan ordezko jokalariek egindako ekarpena:
“Ordezkoak garaipenaren gakoetako bat izan dira, (lesio batetik zetorren) Pavon, Barbero, Iker Lopez,…”.
Garaipen honetaz gain, jardunaldiko beste emaitzak ere onuragarriak izan dira Mondrarentzat, Urola eta Amaikak-Bat taldeek berdinketa baino ezin izan dutelako lortu.
Ondorioz, Mondra 3. postuan jarraitzen du bigarrenarekin, Ikasberrirekin berdinduta eta liderrarengandik 5 puntura.
Hemendik aurrera, Gabonak arte 3 partidu jokatzeke ditu talde zuri-moreak, eta “helburua da gutxienez orain bezainbesteko aukerak izatea, goiko postu hauetan jarraitzea”.
Hurrengo partidua Zumaiakoren kontra jokatuko du Mojategin, zumaiarrek 11. postuan daudela: “Atzoko partidua bezalakoa aurreikusten dugu, gu etxean sendo gabiltza eta gure partidua egitera zelairatuko gara”.