Jokalari Ohien Bazkaria

Mondragon C.F.ren mendeurrena zela eta taldeak 80 urte gorako jokalari ohiak omendu zituen.
Omenaldia ospatzeko aukeratutako data Arrasateko San Joan jaien bezpera izan zen.

Egun hunkigarria benetan; omenduen partetik urduritasuna zen nagusi, zuri-morea defendatu zuten lagun zaharren elkargune bilakatuz.

Bertan zeuden Divino, Pontoni, Landaluce, Aramburu, Arriaran, Chaparro, Bolinaga, Dominguez, etabar …

Ospakizunari hasiera hildakoen omenezko mezarekin eman zioten lagun arteko afariarekin jarraituz, Txalaparta elkartean. Bertan, gure beteranoen pasadizoez gozatu ahal izan genuelarik.

Gauean, omenduek, tanborradako buru gisa eta San Joan ereserkiaren doinuen laguntzaz, Arrasateko bandera igotzeko ohorea izan zuten.