Historia

Orduko urte haietan, 1910ean-edo, Madrilgo bi ikasle gazte etorri ohi ziren Arrasatera udako oporrak pasatzen. Madrilgo burdindegi bateko saltzaile ezagun baten semeak ziren; aita Legutiokoa zen jaiotzez eta ama Arrasatekoa, eta amaren senide batzuen etxera etortzen ziren, Udaletxe ondoko etxe batean bizi ziren senide batzuen etxera.

Anaia haiek ziren Gonzalo eta Laureano Ortiz de Zarate y Elosea; beste batzuekin batera Atlético de Madrid fundatu zuten, eta Madrilgo, Bilboko, eta abarreko ikasle batzuekin batera, haien familiak Aretxabaleko eta Eskoriatzako bainuetxeetan egoten ziren oporrak pasatzen, udaletxeko plazan elkartu eta iberiar penintsulan urte batzuk direla sartutako “football” izeneko jokoan ibiltzen ziren.

Haiek futbolean jokatzen ikusi eta herriko mutil gazteen artean ere kirol “berri” haren zaletasuna zabaldu zen; haien artean zeuden Ricardo Azkoaga, Jose Antonio Herrasti, Eugenio Resusta, Adán de Yarza.

Guztiak batu eta guztien artean herriko futbol talde bat eratzea erabaki zuten, “Club Deportivo Mondragón”. Hori guztia 1913an gertatu zen.

Taldeak askotarikoak bizi izan zituen; ordurako jokalari asko ematen zien talde handiei, esaterako Alavés taldeari, Atlético de Madrid taldeari edo Real Sociedad taldeari.

Iturripeko lehen futbol zelaia 1923an inauguratu zuen orduko futbol taldeak; urte haietan “Goizeko Izarrak” taldea.

23 urte geroago eta partida asko jokatuta eta tartean txapeldunen tituluren batekin, taldeak izena aldatu eta “Fundación de la Juventud Deportiva de Mondragón” izena hartu zuen. 1944-45 denboraldian txapelduna izan zen eta 1945eko ekainaren 24an Iturripeko futbol zelai berria inauguratu zen.

1965-66 denboraldian, hirugarren dibisioan ari zen taldeak izena aldatu zuen eta gaur egun duena hartu zuen: Mondragón Club de Fútbol (Mondragon futbol taldea).

Partidak asko eta asko, igoerak eta jaitsierak, belaunaldi zaharrak eta gazteak, makina bat lagun ibili da taldean. Iturripe zelai zaharretik oraingo Mojategi zelai berrira, zorioneko Atxabalpetik pasaturik, eta beti eman ditu maila handiko jokalariak. Pausoz pauso oinarri futboletik abiatuta, Arrasate herriaren ezaugarriak diren eta Arrasate herria ordezkatzen duten lanaren, apaltasunaren eta dedikazioaren balioak landu eta gero, ehun urte egin du gure futbol taldeak.