Mondraberri – Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko irailak 3, zapatua
Aurredenboraldiko hitzordu garrantzitsuena jokatu du gaur Mondrak: Arrasate Hiria Torneoaren XXXIII. edizioa.
Eguzkiak gogor jo du eta 30 gradu inguruko tenperatura izan da Mojategin. Ikus-entzule kopuru apala egon da harmailetan.
Lehen partiduan Debako Amaikak Bat taldeari egin dio aurre, eta Josu Zubiak Amaikak Baten aurka hamaikako hau zelairatu du:
Mondra gogotsu zelairatu da, eta gol aukera onak izan ditu. Iker Pavonek baloia sareratzea lortu du 22. minutuan.