Lehen fasea amaitutzat emanda, Kopa jokatuko dute Mondrako neskek datozen jardunaldietan. Bihar, zapatua, ekingo diote zuri-moreek txapelketa berriari eta etxean jokatzearen abantaila izanda, garaipenarekin eman gurako diote arrasatearrek. Kopan, hain zuzen, multzo bakoitzeko azken hiru sailkatuek jokatuko dute eta Mondraren multzoan, oraingo honetan, Amara Berri, Antigua Luberri, Touring, Ilintxa, Orioko, Beti Gazte eta Hernani taldeak izango dira.
Biharko arerioari dagokionez, Mondraren egoera parekoan amaitu zuen lehen fasea, sailkapen taulako azkenaurreko postuan, 6 punturekin. Hortaz, berdegunean lehia izango da bi taldeen artean garaipena lortzeko eta Mojategin zaleen babesa lagungarri izango dute neskek.
http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4426009&menuId=6552699&type=6552699