1Zeintzuk dira zure lehen oroitzapenak klubean?
18 urterekin, Mondrako lehenengo taldean jokatzeko deitu
zidaten eta ez nuen birritan pentsatu. Lehenengo norgehiagoka
Realaren aurka jokatu genuen, klubaren urteurrena ospatuz.
Emaitza alde batera utziz, egun ahaztezina izan zen, lehen
mailako jokalariekin jokatzeko aukera izan genuen eta.
2Nolako prozesua izan du klubak debuta egin zenuen egunetik?
Nire ustetan, oso ona. Klubera etorri nintzenean, taldea
Preferente mailan zegoen eta helburu bezala Ohorezko Erregional
mailara igotzea geneukan. Kosta egin zitzaigun, baina hiru
urteren buruan lortu genuen. Geroztik, taldea aldatuz joan da
eta gaur egun gazte pila bat daude lehenengo taldean, harrobian
lan ona egiten ari direnaren seinale.
3Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Igoera lortu genuen urteko playoff-eko partiduak. Egun oso
politak izan ziren, batez ere, etxean jokatu genuen azken partida.
4Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Iazko denboraldia, oso urte zaila izan zen, talde mailan zein
pertsonalean. Taldean, errendimendua baxua izan baitzen eta nik
pertsonalki, hainbat lesio izan nituelako.
5Nola gogoratzen duzu Ohorezko Erregional Mailara igoera lortu zuen taldean zegoen giroa?
Gazte zein beteranoz osatutako lagun talde bat ginen.
Astean zehar giro oso ona zegoen eta zer esanik ez partidu
osteko momentuetan. Egoera zail zein onetan, guztiok bat egiten
genuen eta hori, gakoetako bat izan zen igoera lortzeko.
6Nolako eboluzioa izan du Ohorezko Erregional Mailako taldeak azken urteetan?
Hasierako urteetan taldeko gazteenetarikoa nintzen eta gaur
egun zaharrenetariko naiz. Generazioak aldatuz joan dira eta
gaur egun gazte pila batez osaturiko taldea daukagu. Emaitzei
dagokionez, jokatu izan dudan denboraldirik onena izaten ari
da momentuz eta horrela jarraitzea espero dugu.
7Zer esan nahi du Mondrak zuretzako?
Nire bizitzako zati garrantzitsu bat dela esan dezaket. Bertan
igarotzen ditut asteko ordu eta momentu onenetarikoak, eta
pertsona berezi asko ezagutzeko aukera eman dit. Mondran
jokatzeaz harro nagoela esan dezaket.
8Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarri nagusiak?
Herri sentimendua eta elkarlana. Mondrak pertsona moduan
hazten laguntzeko aukera ematen dizu. Bizitzan beharrezkoak
diren baloreak erakutsiz.
9Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Errespetua, konpromezua, umiltasuna eta esfortzua.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Entrenamendu zein partidu guztiak aprobetxatu eta gozatu
ditzala. Herri handi baten klubeko partaide izateaz harro egon
beharko lukeela.