Azkenean, Mondrak Udako campusa ospatuko du

Azkenean, Mondrak Udako campusa ospatuko du. Aurten, campus-a desberdina izango da COVID-19ak sortutako egoerarengatik eta Osasun Sailak ezartzen dituen jarraibideetara egokituta egongo da. Ez dugu nortasuna galduko eta gure jarduerak multikirolean oinarritzen jarraituko dugu (osasun-arauetara egokituta), orain arte bezala Mojategi instalazioak eta Arrasate inguruak edukiko ditugu lekuko. Baina hori guztia higiene neurriak beteaz egingo dugu, campusa ingurune seguru batean ospatu ahal izateko.

Hartuko diren neurrien artean daude, besteak beste, Donostia-ko txangoa kentzea, jarduerak indarrean dauden araudietara egokitzea, ezarritako higiene-neurriak betetzea eta astean parte hartzen dutenen kopurua murriztea.

Urtero bezala, kirol arloan eta pedagogian espezializatutako profesional talde bat izango dugu, eta, horri esker, haurrek esperientzia polit bat izateko aukera izango dute.

Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu, protokolo berriak aldatzen doaz eta, zuei jakineraziz zeintzuk izango diren hartutako azken neurriak.

ADINAK

8-12 Urte bitarteko neska-mutilak

DATAK

1.Txanda: 07/06 – 07/10
2.Txanda: 07/13 – 07/17
3. Txanda: 07/20 – 07/24

ORDUTEGIA

09.30 – 13.30(Zaintza zerbitzua 9etatik astean 10€ gehiagogatik)
Txangoa dagoen egunean itzulia 15:30 etan izango da.

PROGRAMA

  • Futbol entrenamendua (Mojategi)
  • Ekintza desberdinak/anitzak (Arrasateko kiroldegian)
  • Adimen emozionala eta gizarte baliabideak garatzeko jolasak, dinamikak, koordinazio ariketak, sentsibilizazio jardunaldia…
  • Beste ekintza batzuk: Inguruak ezagutu, adituen txarlak…

PREZIOA
ASTE BAT 90€
BI ASTE 170 €
HIRU ASTE 240 €

Ekipazioa prezio barruan daude. Bigarren anai/arrebak bere prezioan %10eko deskontua izango du.

Informazio gehiagorako jarri zaitezkete kontaktuan 617633955 telefonoan(Josu) edo mondrafutbolcampusa@gmail.com helbidera idatziz.