Mondrak lagundu du ume behartsuek jostailuak izateko – Mondraberri

Mondrak lagundu du ume behartsuek jostailuak izateko – Mondraberri

Mondraberri – Argazkia: Mondra / Testua: GLH / 2017/12/12

Mondrak aurreko partiduko sarrerekin lortutako diru guztia bideratu du kanpaina solidariora.

Mondra klubak Gurutze Gorriari 200 euroak eman zizkion atzo arratsaldean Mojategiko bulegoetan.

Ekitaldi xumean parte hartu zuten Mondrako lehendakariordeak (Ander Ruiz de Azua), klubeko idazkariak (Angel Gonzalez), Gurutze Gorriko kanpainako arduradun eta laguntzaileak (Andrea Sanz) eta Debagoieneko Gurutze Gorriko teknikariak (Alba Casares).

Horrela, klub zuri-moreak bat egin du ‘Beren eskubideak jokoan’ kanpaina solidarioarekin.

Gogoan izan behar da gaur egun eskualde osoan familia pobretuetako “256 umek jostailu berriak behar dituztela”.

www.mondraberri.com