Puntu bat neskentzat

Puntu banaketa izan da Mojategin neskentzat

Koldo Carrillo- 2015/11/29

Sailkapen taulako bi azken sailkatuen arteko norgehiagoka jokatu zen atzo, zapatua, Mojategin. Gauzak hala, lehiakortasun handia izan zen berdegunean, azken postua ekiditeko borrokan. Neska zuri-moreek joko oso ona erakutsi zuten zelaian eta lehen zatia gainditu egin zuten, hori bai, izan zituzten gol aukerak aprobetxatu barik.

Bigarren zatian, Ilintxa etxekoen huts bat aprobetxatuta aurreratu zen markagailuan, baina minutu bi geroago, Mondrak arerioen beste huts bat aprobetxatuz berdindu zuen markagailua, Olatz Legardaren eskutik. Legazpiarrentzat bigarrena ere, huts batetik etorri zen eta arrasatearrentzat aurkako markagailuarekin, neurketa amaitzeko 10 minutu falta zirenean, Mondraren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Miren Antxia izan zen baloia jaurtitzeko arduraduna eta penaltia huts egin ostean, erreboteko baloia bidali zuen arerioaren sareetara.

Kontuak kontu, Mondrako neskak pozik bukatu zuten lortutako puntuarekin, eta baita norgehiagokan erakutsitako jokoarekin. Orain, aurrera begira jarriko dira gauzak ahalik eta hoberen egiteko.

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5078770&menuId=6552699&onlypath=true