Oharra – 2019-20 Denboraldia

Lehenik eta behin, espero dugu Mondragon C.F. osatzen duzuen guztiok eta zuen familia guztia ondo egotea denok bizi dugun osasun-larrialdia dela eta.

Mondragon C.F. osatzen duzuen jokalari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztiei jakinarazi nahi dizuegu COVID-19aren krisia dela eta, 2019-2020 denboraldia amitutzat ematen duela Zuzendaritzak. Gauzak horrela, dagoeneko hasi gara hurrengo denboraldiari begira futbol taldeen kudeaketa eta antolaketa lanetan.

Honez gain, jakinarazi nahi dizuegu futbol federatu eta futbol eskolako 2020-2021 denboraldiko lehenengo kuotatik %20 murriztea erabaki duela Zuzendaritzak. Bazkideei, hurrengo denboraldiko txartelean %20-ko beherapena egitea pentsatu dugu aurtengo galera berdintzeko asmoz.

Azkenik udako Kanpusa bertan behera geratzen dela aurten adierazi nahi dizuegu.

Besterik gabe, espero dugu guztiok ondo egotea. Laster Mojategin ikusiko gara, animo denei eta ondo segi.

Aupa Mondra!