Neskak zein mutilak ezin garaipena lortu

Iturria: Maitane Muñoz-2016/02/20-21

 

Mutilak , Mondrako zale askoren berotasuna igarri zuten atzo arratsaldean talde zuri-moreak Mojategin. Liderraren kontrako partiduan arrasatearren animoak ondo etorri zaizkio Zubiaren mutilei.

Joko bikaina erakutsi zuten bai erasoan. baita defentsan ere. Dozena bat aukera izan zituzten norgehiagoka guztian zehar, markagailuan aurretik jartzeko, baina ez zuten zorterik izan. Sarrailagileen berdinketaren gola Jokin Mugikaren eskutik etorri zen.

Futbolean ondo eta polit jokatu zuen Mondrak eta pena bat izan da puntuak etxean ez geratu izana. Josu Zubiak adierazi duenez “hurrengo partiduan pentsatu behar dugu, puntu guztiak dira garrantzitsuak eta 10 norgehiagoka geratzen dira txapelketa amaitzeko. Oraindik lehenengo postua lortzea da helburua”.

 

g5

 

Neskak aldiz, porrota. Ezkurraren neskak azken partiduetan fin ibili ostean, oraingoan ezin izan dute Añorgatik hiru puntuak etxera bueltan ekarri. Antigua Luberrik 5 tanto sartu zituen talde zuri-morearen atean. Sarrailagileek, aukerak izan arren, bakarra sartzea lortu zuten. Olatz Legarda taldeko aurrelariak egindako jokaldi polit baten ondorioz sartu zen baloia sarera.

Lehenengo zatian, “intentsitate falta izan da. Bigarren zatian, aldiz, energia jarri diote partiduari eta gola egiteko aukerarik ez da falta izan” adierazi du Andoni Ezkurrak. Jokaldi ezberdinetan zutabe bat eta langa jo zuen baloiak baina ez zen atean sartu.

“Orain hurrengo partidurako lanean jarraitu behar dugu, hurrengo nor

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9232643&menuId=6552699&onlypath=true

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=382236&menuId=6552699&onlypath=true