Neskak Añorgan jokatuko dute

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/02/18

 

Azken boladari jarraipena ematen ahaleginduko dira jardunaldi honetan Mondrako neskek eta garaipenarekin bada, ondo baino hobeto. Etxetik kanpo jokatuko duten arren, Antigua Luberri azken sailkatuaren zelaia bisitatuko dute arrasatearrek eta hortaz, punturik gurera ekartzea eskura izan dezake talde zuri-moreak.

Egoera okerragoak ezagutu dituzte aurtengo denboraldian Mondrako neskek eta momentuotan, taularen erdialdean kokatuta daude. Hala ere, azpiko taldeak gertu dituzte, baina jardunaldi honetan puntuak batuz gero, gora begiratzeko aukera ere izango dute. Izan ere, Mondrarekin puntutan berdinduta, Orioko bederatzigarren postuan dago eta 11 punturekin, Amara Berri taldea dago hirugarren postuan.

Hortaz, garrantzitsua izango da Mondrako neskentzat Añorgan porrotik ez jasotzea eta garaipena lortuz gero, sailkapen taulan gora egiteko aukerak izango lituzkete zuri-moreek. Gainera, arrasatearren aurkari zuzen izan daitekeen Hernanik, Ilintxa liderraren kontra jokatuko du.

 

595

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7312823&menuId=6552699&onlypath=true