Mondraren Garaipena Zumaiaren aurka

Iturria: Mondraberri; Gontzal Landa Herbias / 2015eko abenduak 5, zapatua

Mondrak 3 gol sartu ditu 6 minututan Zumaiakoren aurka-

Partiduaren aurretik minutu bateko isilunea egin da Juanito Arriaranen omenez. Lehen zatian Mikel Aipurua – Pavon konexioak 3 gol ekarri dizkio Mondrari. Bigarren zatian Zumaiako saiatu da eta gol bat sartu du, baina Jokin Mujikaren gol batek partidua itxi du.
500.Mondra-Zumaiako.15-16.Salto (id: 1847086)

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2015eko abenduak 5, zapatua

Arratsalde freskoa baina eguzkitsua izan da Mojategin. Harmailetan 150 zaletu inguru elkartu dira.

Partidua hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egin da Juanito Arriaran Mondrako jokalari ohiaren omenez.

Norgehiagokari ekiteko Josu Zubia entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Atean, Ander Ruiz de Azua
  • Defentsan, Zaba, Jokin Mujika, Julen eta Aiti
  • Zelai erdian Pavon, Markel Gonzalez, Imanol eta Gorka Eraña
  • Aurrealdean Mikel Aizpurua eta Korku

Zumaiakok izan ditu partiduko lehen aukera garbienak, adibidez 4. minutuan urruneko jaurtiketa batekin Mondrako atezaina ezustean harrapatu nahi izan du, baina baloi zuzenean kanpora joan da.

 

500.Mondra-Zumaiako.15-16.M.Langa (id: 1872127)

 

Hala ere, lehen gola Mondrak sartu du, Mikel Aizpuruak 15. minutuan area kanpotik egindako jaurtiketa eder batekin.

Josu Zubiak gaur Mikel Aizpurua aurrerago jarri du, emaitza onak lortuz: Aizpurua gazteenak 18. minutuko kontraerasoan baloia erdiratu du, eta Pavonek 2 eta 0ekoa jarri du markagailuan.

Are gehiago, 21. minutuan Pavonek berak, Zumaiako atezainaren huts-egite bat baliatuz, hirugarrena sartu du.Talde zuri-moreak 6 minututan partidua oso erabakita utzi du, baina oraindik denbora luzea falta zen.

Bigarren zatian Zumaiakok gora egin du, eta bereak izan dira aukera onenak, baina Ander Ruiz de Azuak ondo moldatu da.74. minutuan, baina, ezin izan du ezer egin arean buruz egindako erremate batean.Talde gorria saiatu da partidua berpizten, baina Mondrak errentari eusten jakin du, eta gainera 90. minutuan Jokin Mujikak 4 eta 1ekoa jarri du.

Garaipen honi esker, Mondrak lehenbiziko postuetan jarraitzen du, eta datorren jardunaldian sailkapeneko putzuan dagoen Usurbilen etxean jokatuko du.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=680462&menuId=6552699