Mondrako jokalarien aurkezpena

Goiena.eus Jagoba Domingo aza 02

Mondrakoek talde guztien aurkezpena egin dute Mojategin. Futbol eskolako gaztetxoetatik hasi eta Preferente mailako jokalariak arte; guztiak elkartu dira Mojategiko zelaian argazkiak ateratzeko.

Hasteko jokalari guztiekin talde argazkia atera dute, eta ostean banan-banan talde bakoitzak dagokion argazkia ateratzeari ekin diote. Horrenbeste futbolari gazte ikusita argi geratu da Mondrak  urte askotarako harrobia duela.

www.goiena.eus