Mondrak Ikasberri hartuko du etxean eta neskak Oriokoren aurka arituko dira

Mondrak Ikasberri hartuko du etxean eta neskak Oriokoren aurka arituko dira

Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: MB artxiboa / 2016-03-17 

 

Futbol asteburua izango dugu datorren martxoaren 19 eta 20an Arrasaten. Mondrako bi taldeak etxean arituko dira eta arerio gogorrak izango dituzte aurrez-aurre.

Zapatu goizean (12etan) Mondrako neskek Orioko taldea etxean hartuko dute eta sailkapenean aurrera egitea helburu, garaipenaren bila irtengo dira. Liderraren etxean lortutako garaipenak motibazio extra bat eman dio talde zuri-moreari eta bide onari eusteko asmoz zelaiatuko dira.

Gizonezko Mondrak ordea, Ikasberri hartuko du Mojategin zapatu arratsaldean (16.30tan), azken jardunaldian Usabalen garaipena lortu ostean. Partidu gogorra izango dute Zubiaren mutilek eta arerio zuzen baten aurka jokatuko dute. Porrot batek sailkapenean arazoak sortu liezaioke taldeari, baino orain arte mantendutako jokuari jarraipena eman ezkero, ez luke arazorik eduki beharko garaipen bat erdiesteko.

392prebia

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9026297&menuId=6552699&onlypath=true