Mondra 1-2 Oiartzun

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias 2017/10/21

Partidu oso zaila aurreikusten zen gaurko, Oiartzun sailkapeneko goiko postuetan dabilelako, eta partidua halakoa izan da.

Jorge Davila eta Ander Romero entrenatzaileek ondoko hamaikakoa zelairatu dute partiduari ekiteko:

  • Markel
  • ‘Gonzo’
  • Jokin
  • Aranba
  • Ima
  • Gorostola
  • Uribesalgo
  • Gorka
  • Xabier
  • Santxo
  • Aizpurua

Lehen zatian gure taldeari kostatu egin zaio lekua hartzea, eta Oiartzunek aprobetxatu egin du min egiteko.

Horrela, 15. minutuan Oiartzunek gola sartu du, Mancisidor aurrelariaren jaurtiketa gogor batekin.

Mondra, baina, ez da kikildu eta adibidez 22. minutuan Uribesalgok jaurtiketa gogor bat egin du, baina tamalez Oiartzungo atezainak gelditu du.

Ondo hasi da bigarren zatia Mondrarentzat: Andoni Aizpuruak gola sartu du 48. minutuan, markagailuan banakoa jarriz.

Seguruenik hauek izan dira etxekoen minutu onenak, baina Oiartzungo Loperenak korner bat aprobetxatu du eta Oiartzunek gola sartu du 54. minutuan.

Jorge Davilaren taldeak aurrera jarraitu du golaren bila, aukerak izan ditu baina tamalez ezin gauzatu.

Gaurko emaitzarekin gure taldea 10. postuan dago 10 punturekin (3 garaipen, 3 porrot eta berdinketa batekin).

Datorren partidua Irunen izango du: “Partidu guztiak bezala, gogorra izango da seguruenik, ahalik eta ondoen lehiatu behar dugu” adierazi du Jorge Davila entrenatzaileak.

Bide honetan, konfiantza agertu du: “Lanean ondo gabiltza eta horrela jarraitu beharra dugu, hobetzeko daukaguna hobetzeko eta fruituak lortzeko”. Aupa Mondra!