Mondra – Erreala

Eskertzekoa benetan Realak egindako esfortzua Mondraren mendeurrena ospatzeko gonbidapena onartzerakoan. Izan ere, hiru txapelketatan parte hartuko zuen sasoian data libreak aurkitzea oso zail zuelako. Partidua 2013ko Uztailaren 12an jokatu zen.

Horretaz gain, partidua belar artifizialean jokatu zela azpimarratu behar, Realeko jokalarientzat horrek suposatzen duen eragozpenarekin, sekula ez bai dute horrelako zelaietan jokatzen edo entrenatzen.

Gure esker ona Jokin Aperribay-ri, bere Zuzendaritza Batzordeari eta jokalariei Arrasateko taldearentzat horren garrantzitsua den ospakizun honen parte hartzeagatik.

Partidua Mojategiko instalazioetan jokatu zen eta sasoi aurreko lehen entrenamendua izan zen Realarentzat.

Partidua hasi aurretik Realean ari den Mikel Gonzalez jokalari arrasatearrari Mondrako jokalari guztiek sinatutako elastikoa oparitu zitzaion.
 
Youtubeko Errealeko Kanala
 

Era berean herriko hainbat erakunderen oroigarriak eta opariak jaso ziren.

Parte hartu zuten jokalariak honako hauek izan ziren:
Mondragón C.F: Ander, Julen, Mojinete, Mikel, Jon, Aitor, Iker, Gorka, Iker P., Jon Ander eta Xabi haserako hamaikakoan eta ondoren Aitor, Markel, Jon, Aitor, Andoni, Jon Mikel, Markel, Aitor, Igor y Andoni.

Real Sociedad: Zubikarai (Royo, min.46), Estrada (Sangalli, min.65), Mikel (Etxabeguren, min.65), Etxabeguren (Ansotegi, min.46), José Ángel (De la Bella, min.46), Elustondo (Markel, mim.46), Rubén Pardo (Ros, min.46), Zurutuza (Fuchs, min.46), Sangalli (X.Prieto, min.46), Vela (Agirretxe, min.46), Chory Castro (Zurutuza, min.65)

Golak: 0-1: Vela, 20. min.
0-2: Vela, 24. min.
0-3: Vela, 28. min.
0-4: Rubén Pardo, 37. min.
0-5: Zurutuza, 44. min.
0-6: Agirretxe, 47. min.
0-7: Xabi Prieto, 65. min.
0-8: Xabi Prieto, 67. min.
0-9: Ros, 79. min.
0-10 De la Bella, 81. min.
0-11: Sangalli, 86. min.
0-12: Agirretxe, 89. min.