Mondra Bergara Partiduko Kronika

Iturria: Mondraberri ,Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2015eko azaroak 22, igandea

Mikel Aizpurua aurrelari arrasatearrak bi gol egin ditu, eta hirugarrena Markel Gonzalezek sartu du. Bergarak, baina, gure taldearen defentsako akatsak aprobetxatzen jakin izan du. Berdinketa honen ondorioz, Mondra sailkapeneko 3. postuan da.

550.Mondra.Bergara.15-16.Falta.jpg (id: 2243566)

 

Giro hotza eta umela gaur arratsaldean Mojategin. 100 ikusle baino gehiago bertaratu dira Mojategira, horietako batzuk Bergaratik. Josu Zubia entrenatzaile arrasatearrak honako hamaikakoa zelairatu du:

  • Haritz atean
  • Aiti
  • Gonzo
  • Julen
  • Zaba
  • Markel
  • Mikel Aizpurua
  • Xabi
  • Unai Diaz
  • Uri
  • Andoni Aizpurua

Lehen minutuetako aukerarik garbiena Urik izan du 6.minutuan, baina behartuta jo dio baloiari eta Bergarako atezainak baloia gelditu du.
Baina 23.minutuan talde zuri-moreak gola lortu du: Andoni Aizpuruak Bergarako defentsa bati baloia lapurtu dio, baliteke falta eginez, eta zeharkako jaurtiketa batekin 1 eta 0ekoa jarri du markagailuan.

Adierazi behar da Bergarako jokalariek oso haserre epaileari falta eskatu diotela behin eta berriz.

Handik minutu gutxira Bergarak aukera oso ona izan du, baina Ezpeleta atezainak baloia langara urrundu ahal izan du.

 

550.Mondra.Bergara.15-16.Harmarri.jpg (id: 2286557)

Oro har, lehen zatiko jokoa nahiko eskasa izan da, eta bi taldeek ez dute baloi-jabetza luzerik lortu.

Lehen zatiaren hondarrean Bergarak gol psikologikoa sartu du, Ezpeleta atezaina gainditu duen burukada batekin.

Bigarren zatian gauzek antzeko jarraitu dute, eta 57. minutuan Bergarak ateratako korner baten ondorioz, nahastea izan da Mondraren arean baina azkenean baloia urruntzea lortu du defentsak.

59. minutuan, ordea, huts egin du gure defentsak, eta Bergarak area txikiko burukada batekin gola sartu du.

 

550.Mondra.Bergara.15-16.Ospatzen.jpg (id: 2315229)

 

Gauzak aldatz gora jarri zaizkio gure taldeari, eta Josu Zubia entrenatzaileak partiduari buelta emateko aldaketa bikoitza egin du: Uri eta Unai Diaz barrura, eta Iker Sanchez eta Iker Lopez zelaira. Hortaz gain, Mikel Aizpurua sartu eta Gorka Eraña atera du.

Handik gutxira Mikel Aizpuruak Mondraren eta bere bigarren gola sartu du (2-2), eta minutu gutxira Markel Gonzalezek ere (3-2).

Bi golek Mojategiko harmailak zutik jarri dituzte, eta etxeko entrenatzaileak emaitzari eusteko aldaketa berri bat egin du: Arrizabalagari atsedena eman eta Uribesalgo zelairatu du.

 

550.Mondra.Bergara.15-16.Hirugarrena.jpg (id: 2349594)

Hala ere, Bergarak aukera onak sortzen zituen, eta partidua amaitzeko minutu gutxi falta zirela 3-3koa jarri du markagailuan.

Erasoari freskotasuna emateko, Mikel Aizpurua sartu eta Txonan zelairatu du Mondrak, baina talde zuri-moreak ez du laugarrena sartzerik izan. Azkenean Mojategin: Mondra 3 – Bergara 3.

Ondorioz, talde arrasatearra 3. postuan dago 20 punturekin, eta datorren asteburuan Ilintxaren aurka jokatuko du kanpoan. Legazpiko taldea sailkapeneko azkenbigarren tokian dago.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9600294&menuId=9600294