Mojategiko futbol berdegunea berritu egingo dute

Mojategiko futbol berdegunea berritu egingo dute

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias 2018/03/05

Berdegunea 2007an estreinatu zuten, eta Mondrak azaldu digu “ez duela ondo drainatzen, eta baloiak ez dituela boteak behar bezala ematen askotan”, besteak beste. Arazoa konpontzeko Udalak 200.000 € bideratuko ditu.

dauka. Ordutik Mondrako talde ugarik, Leintz-Arizmendik, errugbiko hainbat taldek,… bertan entrenatu edota partiduak jokatu dituzte bertan.

Horren guztiorren ondorioz, Mondrako Zuzendaritzatik azaldu digutenez, “kanpotik begiratuta berdegunea ondo dagoela dirudien arren, benetan nahiko hondatuta dago, eta horrek arazo batzuk sortzen ditu”:

Lehenik eta behin, “azken bizpahiru urteetan lesio larriak izan ditugu, adibidez lotailu gurutzatuan lesioak”. Gainera, zelaiak “ez du ondo drainatzen, gomarekin arazoak daudelako”. Ondorioz, “baloiak ez ditu behar bezalako boteak ematen askotan”.

Mojategiko egungo belarra aurreko belaunaldikoa da, “generación anterior” delakoa, eta belar artifizialeko gaietan dabiltzanek “aholkatzen dute 10 urte igaro baino lehen aldatzea”.

Udalak aurreikusten du belarra aldatzea baina beheko azpiegituran (porlanean) aldaketak egin barik. Kontuan hartzekoa da “berdegunearen erdialdetik alboetara (bandetara) 3 graduko aldapa dauzkala, ura drainatzeko”.

Belar artifizial mota ezberdinak daude, eta “Besainen adibidez belar oso ona jarri dute – azaldu digu Mondrako Zuzendaritzako Ramon Azkaratek – . Izan ere, belar naturala jarria zeukaten eta oraintsu artifiziala jarri dute, azken belaunaldikoa”.

Mondra klubak aldaketa eskatu izan dio, eta Udal-gobernuak onartu berri du belar artifiziala hornitzeko eta jartzeko lanak egitea.

Horretarako, epea ireki du lanak egiteko ahalmena duten enpresek euren proposamenak Udalari aurkez diezaioten. Aurkezteko azken eugna martxoaren 21a izango da.

Baliteke obrak “maiatzean edo maiatzetik aurrera hastea, izan ere, hilabete horretan baliteke lehiaketa denak bukatuta izatea”.

Udalak hobetsiko duen enpresak gehienez 5 asteko epean egin beharko ditu obra guztia.

Mondrako Zuzendaritzak espero du “abuztua baino lehen belar berria prest izatea”.
Obrak egingo dituen enpresak 199.983,52 € jasoko ditu (BEZ zerga barne) Udalaren partetik, 165.275,64 € BEZ barik.

www.mondraberri.com