Mikel Gonzalez eta David Zurutuza Mondrako haurrekin izan dira

Mikel Gonzalez eta David Zurutuza Mondrako haurrekin izan dira

Bisita berezia jaso zuten ostiralean, Mondrako alebin taldeko eta, ohorezko eta infantil txikiko jokalariek Mojategin. Mikel Gonzalez arrasatearrak eta David Zurutuzak ordu t´erdiko saioa izan zuten haurrekin eta hauek, beren galderak zuzendu ahal izan zizkieten Realeko jokalariei.

Mondra klubetik azaldu digutenez, 70 neska-mutikok hartu zuten parte saioan eta oso aberasgarria izan zen gaztetxoentzat. Ondo pasatzeaz gain, hainbat balore eta motibazioa transmititzeko berbaldia izan zen eta tartean, Gonzalezek eta Zurutuzak beren ibilbideaz, Realeko lehen taldera iristeko egindako esfortzuaz edota beren txikitako erreferenteez egin zieten berba.

 

mikelzuruturza

 

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6368074&menuId=6552699&onlypath=true