Leintz Arizmendi – Derio

Mondraberrri 2017ko irailak 17, igandea.

Lehen minutuan zabaldu du markagailua Leintz Arizmendik.  Lide Zubiagaren pase baten ondoren  Haizea Arriaranek gola lortu du baina 10. minutuan heldu da Derioren berdinketa.

Partidua emaitza berdinarekin mantendu da 74. arte.  Une honetan, eta botatako korner baten ondorioz heldu da Derioren bigarren gola. Esti Loitiren taldeak borrokatzen jarraitu du baina ezin izan du partidua irabazi.

http://www.mondraberri.com/