Leintz Arizmendi 2 – 1 Mariño

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias 2017/10/12

Partidu oso gogorra izan da, bero handia egin du eta bi taldeen arteko lehia handia izan da.

Izan ere, Irungo Mariño taldea maila oso altukoa da, baina Leintz-Arizmendik jakin izan du gol aukerak baliatzen.

Izan ere, partiduaren hasieran Lorek gola egin du, baina 10 minutura Mariñok berdinketaren gola egin du.

Bigarren zatiaren hasiera ere oso ona izan da etxeko taldearentzat, 8. minutuan Lorek beste behin gola egin baitu.

2. zati ia osoan gure taldeak errentari eusten aritu da, eta kontraerasoan aukerak izan ditu, batez ere eskumako hegaletik.

Azpimarratzekoa da ere Miren Antxia atepean seguru aritu dela, eta gol batzuk galarazi dituela.

Horren guztiorren ondorioz, azken emaitza 2 eta 1ekoa izan da. “3 puntu oso garrantzitsu lortu ditugu” baloratu du Andoni Ezkurra entrenatzaileak.

Asteburu honetan beste partidu bat izango du, Hernaniren aurka. “3 eguneko epean bigarren partidua izango denez, fisikoki gogorra izango da seguruenik”.

Beraz, “orain inportanteena jokalariak fisikoki ahalik eta ondoen berrindartzea da larunbateko partidua irabazteko”.

Entrenatzaileak azpimarratu du gaurko partiduan “taldeak esfortzu handia egin duela, Maritxuren aurkako partiduaren ostean, eta taldeak egindako lana zoriontzeko modukoa da”.