Lagun Onak taldearen zelaia bisitatuko du Mondrak zapatuan

Lagun Onak taldearen zelaia bisitatuko du Mondrak zapatuan

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/01/21

Mondrak liderrarengana hurbiltzeko aukera berri bat izango du asteburu honetan, beti ere, Amaikak Batek kale egingo balu. Dena den, arrasatearrek puntuak batzen jarraitu beharko dute momentu hori iritsi ahal izateko eta hala, zapatu honetan, Lagun Onak taldearen zelaia bisitatuko dute zuri-moreek, arratsaldeko 17:30etan.

5 puntuk banatzen dute Mondra Amaikak Bat taldearengandik eta hirugarren sailkatua, Urola, 6 puntura dauka Mondrak. Hortaz, gertatzen dena gertatuta ere, ez da aldaketarik izango da sailkapenean. Hala ere, puntuetan aldaketak eman daitezke eta hala, lehen postua eskuratzeko borrokan, garrantzitsua izango da Azpeitian puntuak batzea. Jardunaldi honetako Mondraren arerioa sailkapen taulako erdialdeko postuetan kokatuta dago 22 punturekin.

Halabeharrez, jardunaldi honetako Amaikak Bat taldearen aurkaria ere aipatu behar. Oraingo honetan, taularen azken postuetan, azkenaurreko postuan, hain zuzen, dagoen Usurbilen aurka jokatuko dute debarrek. Hortaz, eta etxean jokatuta, bere nagusitasuna berresteko aukera izango du Amaikak Bat taldeak.

 

595.4.lagun-onak

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6555648&menuId=6552699&onlypath=true