Kirolaren gainetik, euskararekiko konpromisoa

Kirolaren gainetik, euskararekiko konpromisoa

Testua: Ibai Trebiño eta Mondra CF / argazkia: Mondra CF / 2016-04-11
Agorrosinen jokatutako derbiaren aurretik, Mondrak zein Bergarak euskararekiko konpromezua berretsi eta Kilometroak 2016-ri babes osoa eskaini zioten.
Bergarak eta Mondrak larunbatean Agorrosinen jokatu zuten partiduaren aurretik, keinua egin zioten aurten Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016ri. Demasa -Kilometroetako leloa- banderak eskuan zelairatu ziren bi taldeetako jokalariak eta partidua hasi aurretik argazkia atera zuten Kilometroak 2016ko pankartarekin jokalari eta teknikariak, Iñigo Zaitegi BKEko presidentea ere bertan zela.
Joan zen zapatuan Bergaran jokatutako derbian , Mondrak 1-0 galdu zuen, 91. minutuan jasotako gol baten ondorioz.
mondra595

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2130397&menuId=6552699&onlypath=true