Kanpuserako aste bat soilik geratzen da!

Hurrengo asteartean, Apirilaren 3-an, emango diogu hasiera Mondragon C.F. antolatzen duen 7. Futbol kanpusari.

Aurten 60 haurrek eman dute izena, gehienak Arrasatekoak badira ere, baditugu Aretxabaleta, Oñati eta Bergaratik etorriko direnak ere.

Haurrek adinaren araberako 3 taldetan banaturik egingo dute lan, Mondraren lehen taldetako jokalariek eta Mondraren futbol eskolako entrenatzaileek zuzendurik.

Kanpusak 4 eguneko iraupena izango du, Apirilaren 3-tik 6-ra eta ordutegia 9:30etatik 13:00etara bitartekoa izango da.

Lehen orduan, kiroldegiko frontoietan adimen emozionala landuko dugu, koordinazio jokoen eta talde dinamiken bitartez. Ondoren, Mojategiko futbol zelaian futbol entrenamenduarekin jarraitu dute.

Azken egunerako jardunaldi berezia antolatu dugu non haurrek eta gurasoek futbol partidu bat jokatuko duten.