Kanpusa egun gutxi barru

Hurrengo asteartean, Martxoaren 29an, 4 egunez luzatuko den futbol kanpus-a hasiko da Mojategiko futbol zelaian.

Aurten 6 eta 12 urte bitarteko 80 haurrek eman dute izena, adinaren arabera 5 taldetan banatuko direlarik.

Haurrekin lanean arituko diren begiraleak Mondraren lehen eta bigarren taldeko jokalariak izango dira.

Koordinazio jolasekin, talde dinamikekin eta adimen  emozionalaren lanketarekin hasiko dira kiroldegiko pilotalekuetan, ondoren Mojategiko futbol zelaian futbol entrenamendua egitera pasatzeko.

Kanpus honen helburuak honako hauek dira: formazio garaian garrantzitsuak kontsideratzen diren baloreak landu, koordinazioa eta lateralitatea hobetu, hasiberriek futbolaren gaineko ezagutzak eskuratzea eta hasitakoek gaitasun tekniko-taktikoak hobetzea.

Parte hartzen duen haur bakoitzari kamiseta bat oparituko zaio.

 

[metaslider id=2796]