Hirugarren postua eskuratzera neskek

Iturria: Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/02/11

 

Zuri-moreek Amara Berri arerio zuzenaren kontra neurtuko dituzte indarrak Donostian. Puntu bakarrera daukate arerioa eta punturik lortuz gero, goiko postuetako borrokan murgilduko litzateke Mondra.

Azken bi jardunaldietako garaipenek Mondrako nesken  sailkapeneko egoera hobetu dute, taularen laugarren postuan kokatzera arte. Hala ere, lasaitu ahal izatetik urruti, beheko postuak ez daude oraindik urruti eta hortaz, bide onetik jarraitzea hobe izango dute zuri-moreek. Jardunaldi honetan, etxetik kanpo, Donostian, jokatuko dute arrasatearrek, baina jokalariak motibatzeko moduko aurkaria izango dute berdegunean. Norgehiagoka domekan, eguerdiko 12:15etan, jokatuko da.

Amara Berri taldea hirugarren sailkatua da 10 punturekin eta Mondrak puntu bakar bat gutxiago dauka. Hortaz, Donostian punturik lortuz gero, pozteko egoera izango lukete neskek. Dena den, Orio 7 punturekin dago bosgarren postuan eta jardunaldi honetan etxean jokatuko dute. Hala ere, aurkari gogorrari egingo diote aurre, Ilintxa liderrari, hain zuzen.

Etxetik kanpo jokatu arren, irabazteko asko daukate Mondrako neskek jardunaldi honetan eta ziur, azken bi garaipenek lagunduta, donostiarrak mendean hartzeko gogoz izango direla zuri-moreak.

 

595.2.mutriku

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2791151&menuId=6552699&onlypath=true