Hiru puntuak lortuta, helburua gertuago du Mondrak

Hiru puntuak lortuta, helburua gertuago du Mondrak

Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: MB artxiboa / 2016-05-07

 

Mondrak gero eta gertuago du aurtengo helburua eta gaur aurrepauso inportantea eman du Zestoa 0-2 garaitu ostean.
Ez zen partidu erraza Josu Zubiaren mutilek Zestoan jokatu beharrekoa, baino joku ona eginez hiru puntuak Arrasatera ekartzea lortu zuen talde zurimoreak.
Hasiera “baldarra” izan du Mondrak, lehendabiziko minutuetan futbol eskasa egin dute arrasatearrek, baino pizkanaka berdegunean bere jokua eginez, nagusitzen joan ziren eta Mikel Aizpuruak lehen gola sartu zuen
0-1eko markagailuarekin joan zen partida atsedenaldira, eta bigarren zatian gogor aritu zen talde mondrauetarra, gol aukera ugari sortuz baino gola lortu ezinik. Aukera onak desaprobetxatu dute Zubiaren mutilek, baino hamar minutu faltan Gorka Erañak egindako golari esker Mondrak hiru puntuak Arrasatera bueltan ekartzea lortu zuen.
“Hamabi jokalarirekin” aritu da Mondra Zestoan
Mondrak hil edo biziko partidua zuen gaur Zestoan, eta horren jakitun, 40 zale inguru bidaiatu ziren Mondrauetik Zestoara taldeari babesa emateko asmoarekin. Giro polita jarri dute Urola Kostako herriraino bidaiatutako zaleek, eta “hamabigarren jokalariaren” lana ere egin dute, taldearen garaipenari ekarpena haundia eginez.
Zentzu horretan, eta zalegoaren babesaren garrantziaz jakitun, azken jardunaldiko finalari begira Mondrak zaleen babesa eskatu du. Josu Zubiaren esanetan “zaleen presentzia ezinbestekoa izango da” ligako azken partidua aurrera atera ahal izateko eta promoziorako sailkapena lortu ahal izateko.
Mondrak Urola KE Mojategin hartuko du datorren zapatuan.  Partidu erabakigarria, hil ala bizikoa, jokatuko du talde zurimoreak txapelketako laugarren sailkatuaren aurka.
zaleak590