Gaztetxoendako futbol eguna izan zen igandea

Gaztetxoendako futbol eguna izan zen igandea

Pasa den igandean, otsailaren 21ean, goizeko 10:00etatik aurrera, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako Arrasate eta Aretxabaletako Futbol Eskoletako haurrek lagun arteko partidak jokatzeko aukera izan zuten Mojategiko zelaian.

Gazteenek 10:00etan ekin zioten eta 11:30etan 2007koek hartu zieten txanda.

Jardunaldi honetan, guztira, 160 haur inguruk hartu zuen parte.