Eibar-Barakaldo partiduko giroa

Mondrak eta Arrasateko Udalak antolaturik, ehunka zaletu elkartu ziren atzo arratsaldean Atxabalpen.

Horietako asko eibartarrak, barakaldoarrak eta arrasatearrak. Eta horietako asko ere haurrak.

Eguzkiak majo jo zuen batez ere lehen zatian, eta zaletu ugarik Mondrak antolatutako txoznan freskagarriak, garagardoa,… erosi zituzten.

Gainera, klub zuri-moreak Eibarko eta Barakaldoko zuzendaritzendako lunch bat ere prestatu zuen.

Partidua 4-0 amaitu zen, eta partiduaren ostean haur piloa zelairatu ziren, euren idoloekin selfia egiteko, autografoa eskatzeko,…

Autografoak, Mondraren izerdia, kantak,… izan dira Atxabalpen

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias 2017/07/20
http://mondraberri.com