Eguraldi txarra protagonista

Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño 

 

Soraluzen eskuratutako berdinketa eskasaren ostean, Mondrak garaipen garrantzitsua erdietsi zuten  etxean. Joan zen asteburuan ez bezala, Mondra merezimendu osoz garaitu zion Urkomendi taldeari, joku bikaina eginez gainera.

Josu Zubiaren mutilek joku bikaina egin dute lehen zatian eta Iker Uribarren jokalariaren golaren esker Mondra markagailuan aurretik jartzea lortu dute. “Corcu”-ren gol bikain batek 2-0eko jarri du markagailuan atsedenaldira heldu aurretik.

Bigarren zatian, Mondrak joku onari eutsi dio eta Aranbarri eta Markel Gonzalez-en goleei esker erabakita utzi dute partidua, 4-1eko markagailuakin

Garaipen honen ostean, Mondrak bigarren jarraituko du 44 punturekin eta sailkapeneko goiko postuei eutsiko die beste astebetez.

800mondra4

 

Gaur elurra izan da protagonista nagusia:

Nesken partidua aldiz, Mondra-Touring partidua bertan behera geratu da, elurra dela. Azken egunetako euri eta elurrek, Mondra-Touring partidua bertan behera uztera derrigortu du. Arbitroak 15 minuturen bueltan hartu du norgehiagoka bertan behera uzteko erabakia, markagailuan 0-0 emaitza zela. Mondra CF arbitroaren erabakiaren kontra agertu da eta Touring-eko ordezkariek ordea begi onez ikusi dute epailearen hautua.

Mondra – Aloña Alebinen partidua ere bertan behera geratu da. Jubenilen partidua aldiz, bere osotazunean jotatua izan da Mondraren porrotaz Antzuolaren aurka 0-2.

Klubak hurrengo egunetan informatuko du noiz ze fetxatan emango dioten partiduari jarraipena.

 

800touring2

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6171342&menuId=6552699&onlypath=true

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7606675&menuId=6552699&onlypath=true