Derbi bizia jokatuko du Mondrak zapatuan

Testua: Mondraberri/Argazkia: Mondraberri- 2016/02/19

 

Norgehiagoka erabakigarria izan daiteke Mondrarentzat jardunaldi honetakoa. Izan ere, zapatuan, Amaikak Bat liderra jasoko du talde zuri-moreak Mojategin eta garaipenak lehen postura hurbil dezake Josu Zubiak zuzentzen duen taldea. Neurketa arratsaldeko 16:30etan jokatuko da eta lehia ziurtatuta egongo da berdegunean.

Jardunaldi dezente daramatza Mondrak lidergoaren atzetik, baina Amaikak Bat taldeak gogor eusten dio eta jardunaldiz jardunaldi bigarren sailkatuarekiko tartea mantendu du. Modu honetan, 6 puntuko aldea dago orain talde bien artean eta arrasatearren helburua tarte hau murriztea da, lehen postuaren jabe egiten bukatzeko.

Hala ere, Josu Zubiaren taldeak bi porrot mingarri jaso ditu azken hiru jardunaldietan eta modu honetan, ezin izan dute Debakoekiko tartea nahi beste murriztu. Zapatuan, baina, liderra estutzeko aukera izan du Mondrak eta zaleen babesaren laguntzarekin, hiru puntu garrantzitsuak etxean geratzen saiatuko dira.

 

595.1.amaikak-bat

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=8015139&menuId=6552699&onlypath=true