Bigarren postuari eusteko asmoz Zumaiara

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkiak: Mondraberri; 2016/04/22

 

Mondrak nola hala irabazi beharreko partida jokatuko du Zumaiako Aita Mari zelaian igoera playoffa jokatzen duen bigarren postua mantentzeko, liga erregularra amaitzeko 4 partida gelditzen zaizkionean.

Bergararen kontra derbya azken minutuan galtzea kolpe handia izan zen Mondrarentzat, gertatu zen moduagatik eta bigarren postuan mantentzeko zeukan koltxoiari agur esaten ziolako. Bere esku jarraitzen du bigarren postuan amaitzeak eta aurreneko finala Ilintxari 3-0 irabazita gailendu zuen. Lau final gelditzen zaizkio hemendik eta liga erregularra amaitu arte, atzetik Bergarak (puntu batera) eta Urolak (bira) estutzen jarraitzen dutelako.

Hurrengo partida Zumaiako Aita Mari zelaian jokatu dute Zumaiako taldearen aurka. Etxekoak jaitsiera playoffa saihesteko borrokan dabiltza eta etxean normalean talde sendoa izaten da, beraz ez da partida erraza izango Josu Zubiaren mutilek jokatuko dutena.

Neskei dagokienez, etxean jokatuko dute Erregional Kopari dagokion 14. jardunaldia, eta azkena. Sailkapenean hirugarren dira arrasatearrak eta Amara Berriren aurka jokatuko dute larunbatean 16:00tan Mojategin. Ligaxkako azken partida izango da eta hurrengo pausua, Kopako final-laurdenak.

 

????????????????????????????????????

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5113800&menuId=6552699&onlypath=true