Arripuri elkarrizketa

ArripuElkarrizketa

 

FITXA

 

Izena: Xabier Arrizabalaga “Arripu”

Adina: 27 urte
Jaiotze-data: 1994/03/22
Jaioterria: Arrasate (Gipuzkoa)
Zenbat urte klubean: 10.urtea
Zenbat urte 1.taldean: 10.urtea
Postua: Hegaleko aurrelaria

 

TEST AZKARRA

 

Jokalari erreferentea: Mikel Gonzalez

Janari gustukoena: Txuleta

Partidu aurretik entzuteko abesti bat: Latorrizko dominak (Never Surrender)

Taldekide izan duzun atezainik onena: Haritz Ezpeleta

Taldekide izan duzun atzelaririk onena: Danel Perez

Taldekide izan duzun erdilaririk onena: Mikel Aizpurua

Taldekide izan duzu aurrelaririk onena: Iker Sanchez

 

 

GALDERAK Xabier Arrizabalaga “Arripu”

1Zeintzuk dira zure lehen oroitzapenak klubean?
18 urterekin, Mondrako lehenengo taldean jokatzeko deitu zidaten eta ez nuen birritan pentsatu. Lehenengo norgehiagoka Realaren aurka jokatu genuen, klubaren urteurrena ospatuz. Emaitza alde batera utziz, egun ahaztezina izan zen, lehen mailako jokalariekin jokatzeko aukera izan genuen eta.
2Nolako prozesua izan du klubak debuta egin zenuen egunetik?
Nire ustetan, oso ona. Klubera etorri nintzenean, taldea Preferente mailan zegoen eta helburu bezala Ohorezko Erregional mailara igotzea geneukan. Kosta egin zitzaigun, baina hiru urteren buruan lortu genuen. Geroztik, taldea aldatuz joan da eta gaur egun gazte pila bat daude lehenengo taldean, harrobian lan ona egiten ari direnaren seinale.
3Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Igoera lortu genuen urteko playoff-eko partiduak. Egun oso politak izan ziren, batez ere, etxean jokatu genuen azken partida.
4Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Iazko denboraldia, oso urte zaila izan zen, talde mailan zein pertsonalean. Taldean, errendimendua baxua izan baitzen eta nik pertsonalki, hainbat lesio izan nituelako.
5Nola gogoratzen duzu Ohorezko Erregional Mailara igoera lortu zuen taldean zegoen giroa?
Gazte zein beteranoz osatutako lagun talde bat ginen. Astean zehar giro oso ona zegoen eta zer esanik ez partidu osteko momentuetan. Egoera zail zein onetan, guztiok bat egiten genuen eta hori, gakoetako bat izan zen igoera lortzeko.
6Nolako eboluzioa izan du Ohorezko Erregional Mailako taldeak azken urteetan?
Hasierako urteetan taldeko gazteenetarikoa nintzen eta gaur egun zaharrenetariko naiz. Generazioak aldatuz joan dira eta gaur egun gazte pila batez osaturiko taldea daukagu. Emaitzei dagokionez, jokatu izan dudan denboraldirik onena izaten ari da momentuz eta horrela jarraitzea espero dugu.
7Zer esan nahi du Mondrak zuretzako?
Nire bizitzako zati garrantzitsu bat dela esan dezaket. Bertan igarotzen ditut asteko ordu eta momentu onenetarikoak, eta pertsona berezi asko ezagutzeko aukera eman dit. Mondran jokatzeaz harro nagoela esan dezaket.
8Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarri nagusiak?
Herri sentimendua eta elkarlana. Mondrak pertsona moduan hazten laguntzeko aukera ematen dizu. Bizitzan beharrezkoak diren baloreak erakutsiz.
9Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Errespetua, konpromezua, umiltasuna eta esfortzua.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Entrenamendu zein partidu guztiak aprobetxatu eta gozatu ditzala. Herri handi baten klubeko partaide izateaz harro egon beharko lukeela.