ANDER ROMERO IZANGO DA MONDRAGON C.F. TALDEKO KIROL ZUZENDARI BERRIA

ANDER ROMERO IZANGO DA MONDRAGON C.F. TALDEKO KIROL ZUZENDARI BERRIA

 

Iosu Echevarria

IosuEchevarria

Ander Romero

AnderRomero_02
 

Behin konfirmatuta Iosu Echevarriaren agurra, Mondragon C.F. taldeak gaur eman du jakitera Ander Romero izango dela 2018-2019 denboraldian kirol zuzendari berria.

Azken 3 urtetan Iosu Echevarria izan da Mondragon C.F. taldeko kirol zuzendaria, baina S.D. Eibar taldera egingo du salto datorren denboraldiari begira, Arrasateko taldean egindako lan bikainaren islada. Honen ordezkoa Ander Romero izango da.

Ander Romerok 2011 urtetik darama klubean eta kluba ondo ezagutzen du, futbol eskolatik ohorezko erregional mailako talderarte maila guztietan egon bait da entrenatzaile lanak egiten azken 7 urtetan.

Bere esperientzia eta ezagutza baliatuz, azken urteetan klubak izan duen hazkundearekin jarraitzea izango da Ander Romeroren lana, eta horretarako Xabier Etxebarria lehendakariaren eta zuzendaritza batzordearen konfiantza guztia dauka.

Klubetik eskerrak eman nahi diote Iosu Echevarriari, egindako lan bikainagatik, eta zorte onena opa diote S.D. Eibarri hasiko den ibilbide berrian.